XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Baserri haren etxapeko soroan tabako landare saila berdal eta mardul agertzen zen; leku haiek denak estraineko ikusten ziren nonbait.

Langatik esparrua barruratu, eta bertantxe gurdibide eroso eta atsegin bat bilatzen zen aurrean, esparrua erdibi eginez goi eta behe belardi eta lorez beteta agertzen zelarik eta nahiz gorantz nahiz beherantz begiratu arren, dena zoragarri sentituz.

Non hura toki eder! Bidapean, agian beheraxeago, bi sagar zeuden sendo eta zelako belazearen barrenean gaztaina batzuk eta ondoren haritz tantai lerdenak zutik.

Esparruaren erdiko bideari jarraiz, hiru geriz zugamu topatzen ziren, eta han beheko ibarrean segidan, herriak ezagutzen zenaz beste iduriko zuen.

Oi, hura leku zoragarria haurraren lehendabiziko erremenbrantzan!!

Anaia mutiko larriak esango zuen ezer ez baitzen gogoratuko, gerizarik zegoen edo ez ere hain gutxi, baina esparru maitagarri hura sekulako gelditzen zen nabari, orduan ikusia ikusirik bezala gero eta gero ere sarritan amets egiteko.

Eta esnatzean, samindurazko pena bat sentitzen zen; agian, zerutik berriro munduratzeko nahigabe eta pisuraren sentsamena izaten zen une errukiozko hartan.

Soina izerditan blai eginik lardaskatzen zen maindire umelduetan, (...).